Programatutako ekitaldien artean, datorren ostegunean, irailak 12, 17:30ean Okendo Kultur Etxean egingo diren hitzaldiak nabarmentzen dira. Horietan, Javier Sadak Donostiaren sorreratik XX. mendearen hasierara arteko historiaz hitz egingo du, hiriko biztanleen segurtasunaren zenbait alderdiri erref
erentzia eginez; José Manuel Etxanizek Udaltzaingoa sortu aurreko zaindariei, aguazilei eta gauzainei buruz hitz egingo du, eta Patxi Encinasek Udaltzaingoari buruz hitz egingo du, b
ere sorreratik gaur egunera arte.